2012/02/23 Frederickekin ikasten...

Ezagutzen al duzue Frederick-en istorioa? Bitxia da, benetan!! Hasiera batean alfer hutsa zela pentsatu genuen, baina, ipuinak aurrera egin ahala, uste baino gaitasun bitxiagoak zituela ohartu ginen... Nork esango zuen Frederick sagutxoa, eguzkitan etzanda eta lan gogorrari uko eginez hasieran, gero bere sagu-kide guztiak entretenitzeko poema politak sortuko zituela!


Gure Frederick sagutxoaren istorioa, ezaguna egin zitzaigun, zerbait gogorarazi zigun... Zer? Jakina!: gure talde lana bera. Gure taldean bakoitzak gaitasun zehatz batzuk ditu, batzuk besteengandik ezberdinak. Eta aniztasunean dago arrakastaren gakoa.

"La fuerza reside en las diferencias, no en las similitudes." Stephen Covey

................................................................................

Ipuin eta istorioekin jarraitzeko, oraingoan guk geuk kontatuko dizuegu bat, gaur klasean gertatutakoarekin zerikusia duena.....
- Zer gustatuko litzaizueke ikastea? - galdetu zien magisteritzako irakasle batek ikasleei.

Galdera honen aurrean, ikasleak harrituta geratu ziren, ez baitzen ohikoa beren nahiak adierazteko aukera izatea unibertsitatean. Hasiera batean zalantzan ibili ziren arren, gero, gogotsu, euren gogoak adierazi zituzten:


- Ba, guri, Eskola 2.0 zertan datzan jakitea gustatuko litzaiguke!- esan zuten batzuek.
- Ondo ba! Eta zuoi, talde, zer gustatuko litzaizueke?
- Guk eskolan erabili ahal izateko baliabide teknologikoak ezagutzea izango genuke gogoko.

Horrela jarraitu zuten saioa bukatu arte, talde bakoitzak ikasgai horretan lantzea gustatuko litzaiokeena aipatuz. Azkenean, klasea hausnarketaz, espektatiba ezberdinez eta mota anitzeko sentimenduez betea egon zen.

Bitxia baietz?



No hay comentarios:

Publicar un comentario